XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. IKER EREMUA ETA IKER OBJEKTUAK.

Nire ikerlanerako materiale egokia lehen urteko bigarren semestreko haurren azterketak ematen zidan, baina zaila zen hain adin laburreko haurren materialea biltzea.

Horregatik, iker-objektuak (gure kasuan subjektuak ere badirenak) aukeratzeko garaian, hitzegiteko gai ziren haurrez baliatzea pentsatu nuen, horiekin lan egitea errazago bai zitzaidan eta horiei aplika bait niezaiekeen HBaren testa.

Horrela, beraz, 5etik 13 urtera bitarteko haurrak aukeratu nituen.

Haur horiek zein herritakoak izanen ziren aukeratzeko garaian, zalantza handiegatik ez nuen izan.

Getarian bizi naizenez, herri honetako Iturzaeta Herri Eskolako haurrak aztertzea egoki zetorkidan.

Orion lan egiten dudanez, Orioko Herri Ikastolako eta Zaragueta Ikastetxeko haurrak aztertzea egoki iruditzen zitzaidan.

Bai Getaria, bai Orio, itsas herriak eta arrantzale herriak dira.

Kidetasunik ez zaie beraz falta.